Ezagutza
Errealitatea aztertu eta ezagutza sortu eta trukatzen dugu.

Ikerketa
Unibertsitateekin lankidetzan, ikerketa-azterlanak eta -jarduerak bultzatzen ditugu, gizarte-ekintzaren sektoreari ezagutza erabilgarria eskaintzeko, berrikuntzarako erronkak, joerak, konponbideak eta aukerak identifikatzeko asmoarekin.

Jardunbide egokiak
Hainbat lurralde eta herrialdetako gizarte-zerbitzuetako erakundeen arteko jardunbide egokien trukea sustatzen dugu, sormena pizteko, elkarrekin ikasteko eta irtenbide berritzaileak egokitzeko.

InnoTrips
Urtero, 4 eguneko bidai bat antolatzen dugu beste herrialde batera, iSozialeko kide diren erakundeen berrikuntza sustatzeko, gizarte-ekintzaren arloan puntakoak diren nazioarteko esperientziak bertan ezagutuz eta bisitatuz.